Iritzia 2016-03-15 00:18

GED mahaia eta jaia Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

Erabakiaren aroa da eta bide horretan Euskal Herriko hainbat herritan herri kontsultak antolatzen ari dira. Etxarri eta Arrankudiagak 2014an egindakoari jarraituz, aurtengo udan Goierri eta Debagoienako herrietan, Aramaion, Azpeitian, Bakaikun, Diman eta Ispasterren erabakitzeko eskubidearen inguruko herri kontsultak egingo dituzte. Uribe Kostako herri batzuek gauza bera egingo dute datorren urteko udaberrian eta Lemoizen ere horretaz pentsatzen ari gara.

Herri kontsulta egin ala ez guztion artean hartu beharreko erabakia da. Bide horretan, domeka eguerdian, martxoaren 20an, Urizarren eta Armintzan jarriko ditugun mahaien inguruan elkartzera gonbidatzen zaituztegu, jai giroan eta mokadutxo bat hartuz gai honen inguruan dugun informazioa zabaltzeko eta zuen iritziak jakin ahal izateko. Horrez gain, apirilean herri batzar batera gonbidatuko zaituztegu bertan herri kontsulta egin ala ez erabakitzeko.

Bestalde, Gure Esku Dago elkarteko bazkide izatera animatu nahi zaituztegu, bere helburuekin bat zatoztelako eta ahal duzuen neurrian zuen ekarpena egiten duzuelako (ekimenak antolatzen lagunduz, parte hartuz….). Datorren domekan jarriko ditugun mahaietan bazkidetzari buruzko informazioa ere zabalduko dugu.

Animatu eta gerturatu zaitezte domekako mahaietara!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa