Bihar amaituko da udal zergen igoerari erreklamazioak aurkezteko epea

Udal zerga eta tasen igoera dela eta, erreklamazio orriak Getxoko udaleko erregistroan aurkezteko azken eguna bihar izango da. Joan den astetik, jendearen eskura, sinatzeko jarri dituzten orriak biltzen aritu dira Torreneko bulegoan Getxo Bizia plataformako kideak. Zarama bilketa tasaren %30-eko igoera eta beste tasa eta zerga igoeren baliogabetasuna aldarrikatu nahi dute egitasmo honen bidez.

Beste alde batetik, Udalaren "demokrazia eza" salatu zuen Getxo Biziak urriaren 31ko udalbatzan. Plataformako kideek adierazi zutenez, "aurrekoak bezala, udal batzarra ez da demokratikoa izan. Apartheid egoera ezarri denetik, hauteskundeetan adierazitako herriaren borondateari trufa eginez, gehiengo eta gutxiengo faltsuak osatzen dira".

Nahiz eta "kale gorrian" egon, herrigintza eta udalgintzan lan politikoa egiten ari direla gaineratu zuten. Gai hauetan konkretuki:

- Ordenantza fiskalei erreklamazioak
- Getxo udalerrian euskararen erabilera sustatzeko plan orokorra.
- Udal erakunde autonomoetako batzarrak eta udal informazio batzordeak.
- Santa Eugenia 7.1. jardununea.
- PTP, Bilbo metropolitarreko lurralde plan partziala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun