Nahiz eta Arruek oztopatzeko eskatu, omenaldia egin diote Jose Luis Francori

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 8a, 19:56
Marisa Arrue Getxoko Alderdi Popularreko bozeramaileak Zarraoari oztopatzeko eskatu zion arren, inolako gora beherarik gabe egin diote omenaldia Juan Luis Franco urriaren 27an Navalcarneroko espetxetik atera zen ETAko presoari.

Arratsaldeko ordu batetan hasi den ekitaldian, txapela, makila eta 'askatasuna' sinbolizatzen zuen giltz handi bat oparitu diote Franco algortarrari Askatasunako kideek, San Nikolas plazan 300 lagunetik gora zeudela. Honek, berriz, "atzean utzitako guztiei " dedikatu die omenaldia. Ongi etorriaren ostean, manifestazioa egin dute Algortako kaleetan zehar.
Ekitaldian, marko politikoa "aldatzeko bidean" dagoela aldarrikatu du Goyo Acero AuBko zerrendakideak. Hori dela eta, "guztion partehartzea ezinbestekoa" dela adierazi du, ezker abertzalea "lanean tinko" jarraitzen duela gaineratuz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun