ADN frogak egingo dizkiote Dumont sendiaren hilobian lurperatutako gorpuari, Popo Larrerenak diren jakiteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 10a, 19:11
Orain dela 20 urtetik, Dumont familiaren hilobian lurperatuta dagoen gorpuari ADN frogak egiteko agindu du Bordeleko epaitegi batek, Popo Larre Iparretarrak (IK) taldeko kidearena den ala ez jakiteko. Larre desagertu zen garai berean, itota hil zen Pascal Dumont. Ordutik hona, hilobian dagoen gorpua IK-ko kidearena izan zitekeenaren zalantza eduki dute haien sendiek. Hala ere, Dumonten amak ez du uste kasua erabat argituko denik.
Landetan, duela 20 urte, IK-ko kideen eta Frantziako Poliziaren arteko tiroketa gertatu zenetik dago desagertua Jean Luis 'Popo' Larre. Ondorengo egunetan, hilotz bat agertu zen Landetako hondartza batean. Agintariek Pascal Dumontena zela esan eta sendiaren hilobian lurperatu zuten. Baina, lehendabiziko momentutik, gorpua Popo Larrerena izan zitekeenaren susmoa izan zuten bien familiek.

Urtetan, ADN frogak egiteko eskaera egin eta, behin eta berriz, ezetza jaso eta gero, susmo txarra hartu dio oraingo erabakiari Dumont familiak. Izan ere, Ivonne Dumont hildako gaztearen amak Euskadi Irratiari adierazi dionez, ekainean norbaitzuk hilobia ireki eta gorpua manipulatu zuten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun