Pettik joko du Bilboko Ingeniaritza Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 18a, 22:05
Petti kantautore beratarrak kontzertu bat emango du bihar iluntzeko 20,00etan, Ingeniaritza Tekniko Industrialaren Unibertsitate Eskolako Areto Nagusian, Bilbon. Pettik blues-gizon alderdia eta gitarraren maneiua eskainiko ditu errezitaldian.
'Folk basatia' delakoaren aitzindaria 16 urterekin hasi zen musika jotzen, 'Noise Hole rock' bandaren gitarrista gisa. Ondoren, 'Zup' talde esperimentaleko abeslaria izan zen, eta 1997an ekin zion bere bakarkao ibilbideari.

Musikari beratarrak 1999. urtean estreinatu zuen bere bakarkako diskografia, "Amets bat" diskoarekin; hiru urte geroago "Arrazoiak" kaleratu zuen, eta orain, iaz plazaratu zuen "Etxeko uzta" ari da aurkezten. Goizeko zein arratsaldeko saioetarako sarrerak dohainik dira eta guztiei irekita daude, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun