Hitzaldia emango dute bihar 'Berria'-ko langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 19a, 21:51
'Berria'-ko langileak proiektua zertan den azaduko dute bihar, arratsaldeko zazpi t'erdietatik aurrera, Algortako Kultur Etxean (Villamonte) emango duten hitzaldian. Besteak beste, kazetaren egoera, akzioen izenpetxea, orain arte emandako pausuak eta aurrerantzean emango direnak... izango dira mintzagaiak. Horretaz gain, 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxierari buruzko bideoa ikusi ahal izango da. Horretan, elkartasun agerraldiak jasotzen dira, beste askoren artean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun