Digestioa - Igor Elordui / AEKko komunikazio arduraduna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 7a, 21:17
Abenduak 4, osteguna, goizeko 10:00 inguru. Egunkarietan irakurri dut (gosaldu ostean): Arwan Meiwes 41 urteko Rotenburg-eko informatikari alemariarrak 43 urteko Bernd Juergen Brandes ingeniari berlindar herkidea jan egin zuen duela bi urte. Bigarrenaren baimenarekin, eta dena grabatuta, hori bai. Epaiketa hastear da. Irribarretsu ageri da argazkietan Meiwes kabroia gainera, txikitako fantasia bete zuelako pozik. “Ai ama, zelan dauden buruak!”
Segituan bezperan ikusi nuen filmarekin akordatu naiz, 'Good bye Lenin', zeinetan Alemaniako Errepublika Demokratikoaren azken egunak irribarre mingotsarekin deskribatzen dizkigute (badakizue, Berlingo harresia desagertu zeneko egun alaiak). Bada, berria metafora bitxi gisa hartzera eraman nau nire onanismo intelektualerako (paja mental) joera horrek: Mendebalekoak ekialdekoa jan du.

Pelikulan kapitalismoari darion irribarrearen dizdiran jausita kontsumismoak irensten dituen berlindarrak bezala erori da ingeniaria informatikoaren letaginpetan. Pozarren. Golpea da gero gure ingeniariak harrapakari adeitsuari “gozoa izango natzaizula” desio izana. Gozoago izango zaio seguru hemendik gutxira snaff movie antropofagikoarekin aberastuko denari. Goizeko digestioa ez da batere xamurra izan.

Abenduak 4, osteguna, arratsaldeko 15:00 inguru. Albistegian ikusi dut (bazkaldu ostean): Enrique Villar ahoari eraginez. Ez da broma, murtxikatu bitartean ari zen berba egiten. Egungo Espainiako Konstituzioaren 25. Urtemuga ospatzeko (¡Abajo la Pepa y Pepe Botella!; ¡Viva el PP y la Botella!), ekitaldi batean Espainiako legedia “kartara” egiten dela onartu du.

Edukazio txarreko gizona dela erakusteaz gain, nik ipuinetako ogro gizajale horietako baten traza hartu diot, karta gora karta behera, ahoa ezker-eskuma, keinu eta keinu. Arratsaldeko digestioa erabat txarra izan da. Beheranzkoarekin egon naiz. Irratian turroien iragarki bat entzun dudanean eguberriaren gertutasunaz konturatu naiz. Gargantuaren ipurtzulotik behera hainbat barre jaitsiko da gabonetan. Hori bai digestioa egiteko modua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun