Bretainiako ordezkaritza herrian dago euskara sustatzeko egitasmoak ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 11a, 18:49
Bretainiatik etorritako Conseil Général de Finistère-ko bederatzi ordezkari hartu zituzten atzo arratsaldean, Getxoko udaletxean, Iñaki Zarraoa alkateak, Imanol Landa presidentzia zinegotziak eta Elena Coria euskara zinegotziak. Eusko Jaurlaritzak gonbidatuta etorri dira udalerrira, euskararen erabilera sustatzeko, Getxoko Udalak abian dituen egitasmoak ezagutu eta aztertzeko asmoz. Izan ere, Bretainian ere antzeko egitasmoak martxan jarri nahi dituzte, euren identitatea eta hizkuntza bultzatzeko. Gaur goizean, Imanol Landa eta Elena Coria zinegotziekin eta Joxi Arakama euskara udal teknikariarekin batzartu dira.
Daniel Crioff Conseil Général de Finistère-ko presidentordeak adierazi duenez, Euskal Herrian bezala, Bretainian ere bretoia bezalako hizkuntza gutxitua iraunarazteko arazo larriak dituzte. Gehienbat, "Frantziako eredu zentralizatzaileak" jartzen ditu trabarik nagusienak. Euren identitatea eta hizkuntza defendatu nahian Euskal Herrira etorri dira, hemen abian dauden ekimen eta programak ezagutzeko eta gero euren herrian martxan jartzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun