Getxoko udaltzainburuaren aurka jarritako demanda atzera bota du epaileak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 22a, 19:29
José Ramón Souto Getxoko Udaltzaingoko nagusiaren aurka, aurreko polizia buruak eta bi sargentuk aurkeztutako demanda atzera bota du Bilboko 1. Epaitegiak. Soutok kargu horretan egoteko beharrezkoa den titulazio akademikoa ez zuela esaten zuten hirurek. Iñaki Zarraoa alkateak atzo adierazi zuenez, "gaur egun udaltzainburua denak EHUn atera zuen Kriminologia titulazioa lanpostu horretan egoteko nahikotzat hartu du epaileak".
César Charro CSI-CSIF sindikatuko ordezkariak, aldiz, "ulergaitza eta mamigabea" deritzo oraingo epaiari. Eta hauzi-jartzaileek errekurtsoa aurkeztuko dutela gaineratu du. Bere hitzetan, une egokia da "lehen Udaltzaingoko buru zena berriro ere bere postuan jartzeko, aurreko sententziari kasu eginez". Hau da, Charroren ustez, "polizi-taldean bizi den gatazka egoerari irtenbidea emateko modu bakarra".

Gaiaren inguruko albisteak:

Getxoko Udaltzaingoko burua kaleratzea kritikatu du CSI-CSIF sindikatuak (2003 Abe 24)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun