Lau gazte atxilotu dituzte Leioan autokarabana batetan lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 25a, 22:13
Lau adin txikiko atxilotuak izan ziren herenegun Leioan, ustez, autokarabana baten barruan lapurtzen saiatzeagatik. Ertzaintzak jakitera eman dunez, atzeman zituztenean, zeramatzaten bi laban eta aire konprimatu pistola bota zituzten gazteek.
Arratsaldeko zortziak aldera izan ziren gertaerak, Leioako Santa Ana etorbidean. Gazte batzuk kalean aparkatuta zegoen autokarabanan sartzen saiatzen ari zirela aditzera eman zioten Ertzainari hainbat auzotarrek. Ustez, adin txikikoetako batek sabai-leihotik sartu eta atea zabaldu zien besteei.

Polizia agenteak bertara heldu zirenean, 14 eta 16 urte bitarteko lau gazte harrapatu zituzten barruan. Orduan, zeramatzaten bi labanak eta aire konprimatu pistola botatzen ahalegindu ziren eurek. Ustez, indarrez lapurtzea egotzi diete lau atxilotuei.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun