Babes ofizialeko 49 etxe egiteko lurrak eman dizkio Jaurlaritzari Berangok

Intxaurraga aldean babes ofizialeko 19 etxebizitza eraikitzeko lurrak Eusko Jaurlaritzari ematea erabaki du, azken udalbatzan, Berangoko Udalak. Mota horretako 49 etxe egiteko, hiru urtetik hona, Jaurlaritzari lagatzea aurrikusita zegoen hiru orubeen artean azkenekoa da aipatutakoa. Lehendabiziko lursaila 2000 urtean eman zioten eta bigarrena 2002an.

Miren Dobaran Berangoko alkate andreak adierazi duenez, "lursailak ematea markako denboran burutu da". Halaber, pozik agertu da bera, 49 familia berangoztarrek etxebizitza edukiko dutelako, "prozesuaren azkartasunari eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker".

Horretaz gain, babes ofizialeko etxebizitzea dagokionez, udalerrian egiten ari den esfortzua nabarmendu nahi izan du Dobaranek. "Bost mila biztanle baino gutxiago izanik, lur jabetzak edukitzera ez gaude behartuta. Hala ere, etxeak egiteko ematen diren orubeen ehuneko hamarra Udalarenak dira", azaldu du. Berangon erroldatuta egoteaz gain, Etxebiden izena emanda egon beharko dira etxeren bat eskatu nahi dutenek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun