Diman espeleologia-ibilaldia antolatu du Berangoetako Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 17a, 19:35
Karabigane futbol taldearen argazki erakusketa ikusgai

Martxoaren 27an (larunbata) Dimara irteera antolatu du Berangoetako Kultur Etxeak, bertan egingo den espeleologia-ibilaldian parte hartzera berangoztar guztiak anima daitezen. Metro geltokitik izango da irteera, 8:30etan, eta 19:00etan itzuliko dira. Martxoaren 21ean (igandea) amaituko da izena emateko epea, Simon de Otxandategi kaleko 64 zenbakian dagoen Berangoeta Kultur Etxean. Berangon erroldatuta daudenek 10 euro ordaindu beharko dute Dimara joan ahal izateko; beste herrietakoek, berriz, 12 euro. Informazio gehiagorako: 946 682 143
Argazki erakusketa

Beste alde batetik, Karabigane futbol taldeko argazkien erakusketa hartuko du, martxoaren 28a bitartean, Berangoeta Kultur Etxeko Erakustaretoak.

Izan ere, 70ko hamarkadatik gaur egunera, berangoztar ugari izan dira taldean jokatu dutenak. Besteak beste, jokalari gazteen irudi eta fitxak, Karabiganek lortutako sariak eta garai bakoitzean erabilitako arropak egongo dira ikusgai, astelehenetik ostiralera, goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:30etik 21:00etara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun