Omenaldia egingo diete "Berango berbarik berba" egiten lagundu duten edadekoei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 26a, 19:35
"Berango berbarik berba" liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo dute larunbat honetan (martxoak 27), Berangoetako Kultur Etxean. Edadeko 23 herritarren (batzuk sendu dira dagoeneko) laguntza erabakiorra izan da, Berangoko euskara eta bertako kultura tradizionala jaso eta ikertzeko helburuarekin, Iñaki Gamindek burututako lana aurrera ateratzeko. Hain zuzen ere, eskerrak eman nahi diete hauei, biharko ekitaldiaren bidez. Udaletxeko bulegoetan dago salgai liburua, 12 euroren truke, elkarrizketak biltzen dituen CDa barne.
Besteak beste, 12:00etatik aurrera, ohorezko aurrezkua eta liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo dira Berangoetako Kultur Etxeko areto nagusian. Horren ostean, gozokiak banatuko dira txikienen artean, eurentzako bereziki jarritako jolas parkean. Gainera, txorizoa sagardotan dastaketa eta lunch-a egongo dira parte hartzaileentzat. Arratsaldean ere haur parkean jolasten jarraitu ahal izango dute, 17:00etatik 20:00etara, berangoztar neska-mutikoek.

Berangoztarren altxorra eskuartean (2004 Mar 18)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun