Giro aparta igandean ospatutako Ibilkrossean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 29a, 22:49
Berrehun heldu inguruk eta ehun umek hartu zuten parte, igande goizean, Ibilaldia 2004ren eskutik, Bilboko kaleetan zehar ospatutako Ibilkrossean. Eguraldiak ez zuen batere lagundu, ezta gaueko ordu aldaketak ere. Baina, hala eta guztiz ere, giro polita sortu zen Bilboko Udaletxe aurrean.
Neskatoen artean Idoia San Pedro Pozo sestaoarra izan zen lehenengoa, gero Leire Huarte Plaza bilbotarra eta hirugarrena Marta Sánchez Lopez Alonsotegikoa; mutikoen artean, berriz, Julen Barona Lopez getxoztarrak irabazi zuen, bigarrena Paul Arrese Foruria bilbotarra izan zen eta hirugarrena Ianko Vallejo Aguado basauritarra.

Helduek, berriz, sei kilometrotako lasterketa egin behar izan zuten eta sailkapena honela gelditu zen: Lehenengo emakumea Mari Carmen Garcia izan zen, Getxokoa bera, bigarren Ana Romero Ortiz de Etxebarria barakaldotarra eta, azkenik, Ana eta Eva de Miguel ahizpa bilbotarrak izan ziren hirugarren eta laugarren postuetan. Gizonezkoen sailkapenari begira, lehenengoa Alberto Cruz Vazquez bilbotarra izan zen, bigarrena Iñaki Mugika Artetxe Bilbotarra ere eta Hirugarrena Juan Carlos Roscales Barcenas Usansolokoa.

Gaiaren inguruko albizteak:

Ibilaldia 2004ren aldeko lasterketa herrikoia izango da igande honetan Bilbon (2004 Mar 24)

Antolaketan parte hartzeko deia

'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren 30an. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia@ikastola.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun