Zazpi GKEn artean banatuko du dirua EHUko ehuneko 0,7ko Elkartasun Fondoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 20a, 23:57
EHUko ehuneko 0,7aren Elkartasun Fondoak 2003. urtean bildutako dirua emango die, asteazken honetan (apirilak 21) hautatutako zazpi Gobernuz Kanpoko Erakunderi (GKE). Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da, Enpresa-Ikasketen Gradu aretoan. Bertan, ehuneko 0,7aren Elkartasun Fondoaren presidente Marta Saloña irakaslea, Julio Rodriguez Lázaro diruzaina, elkarte batzordearen kideak eta gobernuz kanpoko erakundeen ordezkariak egongo dira.
Aipatu Elkartasun Fondoa 1996an eratu zen. Unibertsitateko irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako 446 langile eta elkartekideek soldataren ehuneko 0,7 ematea erabaki zuten orduan. Urtean 66 mila euro baino gehiago batzen dira, eta batez ere alfabetatze alorreko eta lehen hezkuntzako proiektuak finantzatzen dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun