Arteako artseniko kutsadurari irtenbidea emateko agindu diote Jaurlaritzari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 22a, 21:54
Artea merkatalgune azpiko lurretan dauden zabortegiek sortzen ari diren "artseniko kutsadurarekin bukatzeko" beharrezko neurriak hartzea agindu dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari, Getxoko 6. Instrukzio Epaitegiak, Lur Maitea talde ekologistak jakinarazi duenez. Hauen hitzetan, "oso larriak dira inguruko herrietako biztanleen osasunean zein ekosistemetan eragiten ari den kalteak; batez ere, Berangon eta Getxon".
Besteak beste, 1.800 mila metro kubo zabor dago merkatalgunearen azpian, gehienak kutsagarriak. 40 futbol zelai beteko lirateke horiekin. Artea eraikitzeko, kutsadura kentzeko agiria eman zuen Lakuak 1997an.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun