"Herri Kirolak" argazki erakusketa Berangoetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 4a, 21:55
Maiatzaren 6a bitartean, Jose Antonio Lobok egindako argazkiak egongo dira ikusgai Berangoetako Kultur Etxeko erakusketa-aretoan. "Herri Kirolak" izenburupean, "zailtasunen aurka borrokatzeko, gizakiak egiten dituen ahaleginak" adierazi nahi ditu egileak, "trebetasunaren bitartez horiekin lehiatuz". Argazki erakusketa bisitatu nahi duten guztiek, lanegunetan 12:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 21:00etara, eta larunbatetan goizeko ordutegian izango dute aukera, Berangoko Simon Otxandategi kaleko erakusketa-aretoan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun