Ehun Volkswagen inguru asteburuan Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 14a, 22:42
Gutxi gora behera, ehun ibilgailu egongo dira larunbat eta igandean, lehendabiziko aldiz egingo duten "Gorlizko Badia" Volkswagen Bilkuran, Eskarabajo Lagun Taldearen eskutik. Goizeko bederatzietan zabalduko dute bihar hondartzako aparkalekuan (eritetxe alboan) kokatutako bilgunea. Ordutik aurrera, marka horretako kotxeen erakusketa eta salmentari emango zaio hasiera, 13:00etara arte luzatuko dena. Gainera, asteburu osoan zehar, "furgopinta" izeneko jarduerarekin gozatu ahal izango du nahi duen guztiak. Furgoneta baten karrozeria margoztean datza, txikiek brotxarekin eta helduek spray-ak erabiliz. Besteak beste, "eskarabajo", 70ko hamarkadako eta lehenagoko furgonetak, kuvelwagen, speedster eta beste hainbat egongo dira ikusgai.
Indarrak hartzeko, bazkaria izango dute, 14:30etik aurrera, bertan bildutakoek. 16:30ean, berriz, "eskarabajo" ezizenez ezagunak diren kotxeen karabana abiatuko da Bakiora bidean. Bertako udaletxean egingo zaie harrera. Ordubeteko bidaiaren ondoren, berriro ere, Gorlizen izango dute gelralekua. Larunbateko ekitaldiekin bukatzeko, eta afaldu ostean, jaia antolatu dute, 22:00etatik aurrera, New Tabern eta Lighthouse tabernan.

Igandean, 9:00etan irekiko dute bilgunea, ordu bete beranduago, azelerazio frogak, jokoak eta gainontzeko jarduerei hasiera emateko. Azkenik, 12:30ean, sariak banatuko dira partaideen artean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun