Euskararen bermatzaileak - J. Nafarrate / ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 27a, 00:02
Pasaden egunean nere klaseko historiako irakaslearekin eztabaida bat izan gendun. 1978ko Konstituzioaren iruzkin bat bidali zigun etxerako lan gisa eta atal kritikoan, nere iritzia askatasun osoz idatzi nuen. Orokorki, Konstituzioa teoria hutsa baino ez dala esan nuen, batik bat askatasunei dagokienean (adierazpena, prentsa, hauteskundeetan parte hartzekoa e.a.) eta Estatua kultura ta hizkuntzak bermatuko dituela dioenean. Nere irakasleak zioen Estatuak kulturak eta hizkuntzak defenditzen dituela. Kultura espainiarra izanen da bermatua dagoena, euskal kulturaren etsai nagusiak, bederen, Estatuaren hiru botereak baitira.
Esaterako, Portugaleteko PP ta PSE ko zinegotzientzat garrantzi berbera dute euskara eta lituaniera. Ez dut uste lituanieraren tradizioa handiegia denik Euskal Herrian, baina konstituzionalistek uste dute, “euskaraz idatzitako egunkari bat erosteko, EBn ofizialak diren beste hizkuntza guztietan idazten diren egunkariak erosi beharko genituzke”. Aldiz, “Abc” egunkari ultraeskuindarraren hainbat ale erosten dituzte, guztia gazteleraz idatzia dagoelarik (ez al da gaztelania ofiziala EBn?)eta, aipatzearren, irakurle kopuru eskasa duen egunkaria delarik.

Beraz, argi dago konstituzionalistek eta Konstituzioa berak ez dutela euskara bermatzen. Euskal enpresariek eta agintariek ere zeresan handia dute arlo honetan; adibidez, jada ez goaz Erakusketa azokara, orain Bilbao Exhibition Centre-ra goaz, ez goaz Eroski normal batetara, orain goaz Eroski City ala Eroski Center batetara e.a. Modernagoa ezta? (barkatu, fashionagoa esan nahi nuen). Enpresarioen aberri bakarra, dirua.

Zorionez, oraindik hartzen dira euskara suspertzen ahalegintzen diren neurriak. Uribe Kostako udalerriek euskara hutsez jartzen ari dira seinale guztiak, euskaraz ez dakitenei gutxienez zeozer ikastera behartzen. Neurri hauen ondorioak guztiz positiboak izan arren, egoera kuriosoak suerta daitezke; beste egunean koitau batek “Calle Ibilbidea”gaitik galdetu zidan. Zaila egin zitzaidan azaltzea!

Konstituzioa, konstituzionalistak, botere ekonomikoaren jabeak.. euskarari eraso egiten diete etengabe. Euskararen etorkizuna bermatu behar degunak herritar arruntak gara, egunero erabiliz, lotsarik gabe, ez dakitenei ikastera behartzen. Jakin dezaten behingoz, euskara Euskal Herrian lituaniera baino garrantzi, tradizio ta erabilera handiagoa duela!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun