Barinatxe hondartzako parkingak bost euroko prezioa edukiko du bihartik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 12a, 00:02
Sopelako Barinatxe hondartzako parkingean kotxea uztea bost euro aterako zaie erabiltzaileei bihartik hasita eta uda osoan zehar, Sopelako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez. Udalerriko biztanleek, ostera, aparkalekua debalde erabiltzeko txartel berezi bat edukiko dute.
Garraio publikoari dagokionez, autobus zerbitzu bereziak egongo dira Horrela, Larrabasterrako metro geltokitik abiatuta, Barinatxe eta Arrietara hondartzetara autobus berezi bat jarriko dute. Halaber, Sopelako metro geltokitik ere autobus berezia egongo da Atxabiribil hondartzara joateko. Autobus honek orduro joan-etorriko hiru bidai egingo ditu.

Bestetik, Sopelako Gobernu Batzordeak hartutako erabakia aparkalekuaren erabilera arautzeko eta paisaia babesteko egin dela azpimarratu dute. Horrela, trafiko arina ekiditn nahi du Sopelako Udalak, Arrietara hondartza eta inguruko zonaldea oinezkoentzat egin ahal izateko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun