Erandioko bizilaguna atxilotu dute Bilbon harremanak izateko klubeko atezaina erasotzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 16a, 20:51
Bilboko harremanak izateko klub bateko atezainari herio-mehatxua egin eta hura botila batekin jotzea leporatuta, O.C.P. Erandioko 22 urteko gaztea atxilotu du gaur goizaldean Ertzaintzak. Europa Press agentziak jakinarazi duenez, 4:00ak aldera izan dira gertaerak. Klubeko atezaina kolpatu eta erasotzailea eta berarekin zeudenak, botila eta beisbol batea lurrean utzita, ihes egin dutela aditzera eman diete ordu horretan Hiri-Segurtasun patruila-kotxe bateko agenteei. Ordu batzuk lehenago istilua izan omen du atezainarekin gazteak, lekukoek ertzainei esandakoaren arabera. Lagun gehiagorekin eta batea eta botila eskuan zituela itzuli da beranduago klubera.
Ertzaintzak bilatzen hasi eta Hurtado Amezaga eta Zabalburu plaza arteko elkargunean atzeman ditu gazteak. Orduan, erasotzailea identifikatu eta atxilotu egin dute, mehatxu eta lesio delitua leporatuta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun