Onerako izango al dira ibilgailuen gaineko arau berriak? - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Orain dela urte bat gida-baimena atera nuen. Handik hona gauza asko aldatu dira horri buruzko leguen inguruan. Eta noski, hau, guztia bezala, iritzi ezberdinak kaleratzeko aukera ematen du. Datorren urtean adibidez, "Puntu-karneta" delakoa jarriko dute abian. Gidari guztiak 12 punturekin hasiko dira, hasi berriak izan ezik, 8 baino ez ditugula edukiko. Arauak betetzen ez diren heinean puntuak kenduko diztuzte. Adibidez, Stop bat ez egiteagatik, bi puntu kentzen dizkizute eta zerora heltzerakoan gira-baimena.

Honi buruz, iritzi ezberdinak agertu dira. Batzuek diote honela istripu asko ekidituko direla eta aldaketa hau ondo etorriko zaigula, Autoeskolek ere, alde daude, baina dirudienez, arrazoi ekonomikoengatik. Baina taxistek kontrakoa diote, errepidean lan egiten dutenek puntu gehiagorekin hasi beharko liratekeela uste dutelako, errezago dutelako faltak egitea.

Asteazkenean aldatu zen beste gauza bat motorrena da. B1 karnetarekin, hau da, kotxearen karnetarekin 125 zentimetro kuboko motorrak gidatu ahal izango dira. Orain arte, bakarrik 50koak gidatzerik zegoenean.

Autoeskolak kontra daude honetan, haien hitzetan "kotxe bat gidatzen jakiteak ez dakarrelako motor bat gidatzen ezagutzea". Hau egia izan daiteke, baina ez al dira egongo oraingoan ere arrazoi ekonomikoak iritzi honen atzean?

Motorren enpresek, ordea, oso pozik daude, joan den urtean konparatuz %60 motor gehiago saldu direlako. Gainera, motorran joateak kotxe gutxiago erabiltzea dakar, ataskoak ekidituz eta, beharbada, aparkatzeko arazoekin amai daiteke.
Dena bezela, alde onak eta txarrak ekarriko ditu aldaketa honek. Istripuen kopurua jaisten bada aldaketa funtzionatu duela esango dugu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun