Hainbat auzotar etxez aldatu behar izan dituzte sute baten ondorioz

Badirudi zirkuitulaburrak eragin zuela atzo Erandioko Pagoeta kaleko 5. zenbakian izandako sutea. Eguerdiko hamabiak aldera gertatu zen ezbeharra aipatu etxebizitzako lehenengo pisuko eskuin eskuko gelan, Altzaga auzoan. Txakur bat bakarrik suertatu zen hilda, baina bizilagunak etxez aldatu behar izan dituzte, sutearen eta suhiltzaileek hori amatatzeko erabilitako uraren ondorioz, eraikina "oso egoera txarrean" gelditu delako. Behera botatzea ez dute baztertzen udal arduradunek, "erortzeko arriskua dagoelako".

Erandioko Udaltzaingoak jakinarazitakoaten arabera, bi izan ziren bertara hurbildu ziren suhiltzaileen dotazioak, bata Leioakoa, eta bestea Trapagakoa. Egurrez egindako etxe zaharra izanik, "erori zitekeela" uste zutelako joan zen bertara azken horrek. Ordu bat eta hogei minutu beranduago, sutea itzali eta, egondako kalteak aztertzeko, arkitektua eta aparejadorea sartu zirenean, pisua "guztiz hondatuta" zegoela egiaztatu zuten. "Lurzorua zulatuta eta egitura oso kaltetuta" zegoela adierazi zuen Arrizen Monasterio Herrizaintza zinegotziak. Hortaz, Erandioko udal Gizarte Zerbitzuei deitu zieten bizilagunak beste etxe batera aldatzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun