Gaurko bazkarian - Unai Garate / gidoigilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 29a, 22:28
Gizarteak errekonozitutako diktaturaren azken hatsarekin bat jaio ginenen artean, hau da, 74koak garenon artean, sarri gertatzen zaigu, laguna ikustearena eta: “zera komentatu nahi nizun, aita izango naiz”. Horixe bera, hain justu, komentatu dit gaurkoan aspaldiko lagun batek (eta ene literaturaren kritiko fina, lagunaz gain), aita izango dela, bai, aita hitzak dakartzan hizki guztiekin, borondate eta ilusio osoz alegia.
Eta ni neu ere, ikaratu naiz artikuluari hasiera hauxe eman izanarekin, are gehio, berari, lagunari dedikatuko diodala gaurkoa erabaki dut. Espero dut, topikoegia ez suertatzea, edo filosofo gorrototsu batek muxu truk bota zezakeen hitz-jario aspergarrira ez hurbiltzera, ezta bizitzaren alderdi politaren aldeko aldarrikapen sutsura ere. Bakarrik aipatu nahi nuke lagunak umiltsaun osoz esan didana.

Besarkada zintzo, broma pare bat, eta zoriondu ostean, oturuntzan bigarren platerrean geundela, nere aburuz ohiko galderak direnak galdetzen hasi natzaizkio lagunari, ia diruaren beldur ote zen, ia izena pentsatuta ote zuten berak eta bere neskak, ia garairik aproposena zela uste zuen edo... eta beste hainbat ere. Hala edo nola, berriketan lasai, guztiari bilatzen genion erantzun umoretsu eta sendoren bat, neskak berak baino argiago zuela agerian utzi badu ere, gehienetan bezala-erantzun diot. Akaso orain bai, topiko batean eroriz.

Azkenean, esperientziadun narratzaile zuhur baten gisan, bere ahots sakon eta ulergarri horrekin aipatu dit; munduaren zorioneko aldean jaio garenoi, ez litzaigukeela horrelakorik zertan kezkatu behar, Indiatik bueltan ulertu zuela, han unibertsoak kolore ezberdina badu ere, “bizi egiten dira harro, kementsu” gaineratuz. “Bai”-jarraitu du, “zeinahi lekuk, bere miseriak baditu ere, munduaren zentroan jaioak gara, suerte izan dugu, alde horretatik irabazleak gara, eta balorea ekartarazi diola horrek guztiak nahi duena egiteko”

Eta ez dugu askoz gehiagorik erantsi, akaso berriketa honetan esandakoa klasiko bat da, hala ere poztu nau entzuteak, lasai oso sentitzeraino ere, itxaropena ekartzen zuen lagunak esandakoa, itxaropena ekartzea bilatzen ez bazuen ere. Eta, zera!, istorio itxaropentsuen premian dago giroa nonbait, ni alaitu egiten naiz bizi garaipen zein garaipen emozionalak entzuten ditudanean. Hori baino ez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun