Bajatok finala! - Fredi Paia / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 17a, 11:26
Euskalduna jauregiko jarlekuak ipurdiz estalita egongo dira salbuespen barik. Finala baino astebete lehenago ziurtatu dugu urte birik behineko bertso bonbonera. Bizkaiko bertsolari txapelketako finala delako, ene uste apalean, entzuleak jarrera aktiboena hartzen duen saioa.
Azken urteetako final interesgarrienaren aurrean gaude. Etxahunez gain beste inork lortu ez duen azainak txapelerako hautagai errealen kopurua biderkatu du. Urtegi pitzatuetan legez, garrantzitsuena lehenengo zuloa da, gero urak berez egiten du bere bidea.Finaletik kanpo geratutako bertsolari bikainak ahaztu gabe eta Xalbadorrek kantatu bezala «..zuek ez bazerate kontentu errua ez daukat ez nik..» , karistiarren lurraldeko bertso mailak gora egiten du etenbarik. Eta badakigu lo geratzen den kameleoia korronteak eramaten duela. Plazetara belaunaldi berria zetorrela iragarri nuen Tolosan orain hiru urte. Domekako finala horren isla izango da Bizkaian. Etorkizunean mendebaldeko bertsogintzaren erreferentzi izango direnen aurkezpena.Barruntatzen dut aldaketa garaia bizi dugula. Horrek guztiongan sortzen dituen beldur eta aurreikuspen positiboekin.Anaia ere ondoan izango dut. Inoiz baino indartsuago, gainera. Eta amak beti bezala goapoenaren alde egin du. Igorren alde. Argi dago zein Igor, ezta?

Ave Euskalduna, kantaturi te salutan!

Berria egunkarian 2004ko abenduaren 17an argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun