Zergatik ez? - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 21a, 13:50
Joan den egunean, minbizia pairatzen duten gaixoek kalamuaren erabilera eskatu zuten mina hobeto jasan ahal izateko. Gaur egun, horren salerosketa ilegala da Espainian, erabilera pertsonalerako bakarrik dago baimenduta. Hori dela eta, proposamen bat egin du PSE-EEk, zeinean eusko gobernuari botikekin tratu bat egiteko eskatzen dion, droga hau saltzeko, beti ere, Osasun Ministerioaren baimenarekin.
ACMVNk (Asociación de Cancer de Mama de Vizcaia) egindako ikerkuntzak sustantzia horren balore terapeutikoa agerian utzi zuen. Alderdi askok baietza eman zuten, baina hirukoak ez du erantzunik eman oraindik, eta PPk ezetza eman du. Zergatik ezetza eman? Denok dakigu planteamendu berriek beldurra eman ahal digutela, eta batzutan, aldaketak txarrerako direla; baina, era berean, badakigu aldaketa barik ez dagoela hobetzerik.

Gaixo askok kalamua erabiltzen dute jada, nahiz eta jakin legearen kontra doazela. Hala ere, erabiltzen jarraitzen dute, jasangaitza den gaixotasuna jasangarria izan dadin.

Egia da legeztatzea arriskutsua izan daitekeela, edonork hasi baitaiteke kontsumitzen, baina orain ere edonork eros dezake, eta, medikuen kontrolpean egonda, zergatik ez gara saiatzen gaixo hauen sufrimendua jasangarriagoa egiten?

Espero dut alderdiak ados jartzea eta guztiak batera Osasun Ministerioa konbentzitzea, Gabonak baitira eta guztiok merezi baitugu alaitasun pixka bat.

Gabon onak pasa eta URTE BERRI ON!!!!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun