Erretiroa - Fredi Paia / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 24a, 13:26
Kixmi jaio eta lan hitzarmena aldatu zidatenetik egun batez baino ez noa beharrera. Hala ere, kontzientziarik gabeko nominadun labe zomorroek baino ordu gehiago egiten ditut. Gainera, lan honek ikaragarri erretzen nau. Azken urteetan suhiltzaileak ene agonia laburtzen ahalegindu badira ere.
Kontua da nire adinari eta curriculumari begira ogibidea aldatzeko aukera gutxi dudala. Milaka urtetako langileak onartzeko erreparo handiak dituzte egungo enpresetan. Eta mezularitza zerbitzu modernoen abiadura ikaragarrian ibiltzeko astorik ez dut topatu ondino. Hizkuntzatan ez nabil batere txarto, ostera. Gaur egun bizirik dauden euskalki guztiak eta desagertuta dauden beste ehunak menperatzen baititut erraztasunez. Aitzitik, inoiz ikusi ez ditudan atzerriko lurretako hizkuntzak jakin behar ei ditut. Azti koadrila batek asmatutako euskalki berri bezain ortopedikoarekin batera.

INEMekoek ez didate argibide gehiagorik eman. Alternatiba bakarra pijama gorri bezain kutrea jantzi eta adar arrarodun ahuntzek tiraturiko gurpilbako gurdian ibiltzea omen da. Halako baltzik! Beraz, ordezko bat topatzea erabaki dut. Esan didate badela nire antza eta pazientzia bera duen euskara irakasle bat. Bertsolari finalei buruzko kritikak idazten abila ei da, gainera. Frediri deitu beharko diot bere telesforo zenbakia eman diezadan.

Berria egunkarian 2004ko abenduaren 24an argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun