Dringilin dron - Josu Esnaola / Bizarra Lepoaneko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 24a, 13:52
Dringilin dron
gaur gabon, sabela betea daukat eta besteak hor konpon

Badatoz gabonak, eta horrekin batera jan-edanaren apologia. Garai bateko ohiturak bazterrean utzi, solstizioarekin lotutakoak, suarekin eta urarekin zerikusia daukatenak, eta inolako zentzurik gabeko kontsumismoaren inguruan sortutako zurrunbilo eroan jausiko gara berriro ere.
Ez al da garaia, apurka-apurka gure historiarekin egiten ari garen bezala, gure ohiturak ezagutu eta berreskuratzekoa? Ala globalizazioak dakarren kultura bakarraren aurrean amore eman behar aldugu?

Sustraietatik elikatzen dira zuhaitzak, eta ondo erroturik ez dagoen arbolak nekez iraungo du bizirik.

Ez diot lan erraza denik, baina jakin dezagun nondik gatozen, zer garen eta nora heldu nahi dugun jakiteko. Izan ere, nahikoa al dugu Jingle Bells euskaraz kantatzearekin euskaldun izateko? Nahikoa al da Hiru erregeen edo Noelen ordez opariak Olentzerok ekartzea?

Satrustegik eta Barandiaranek jasotako elezaharretan agertzen denez azken jentila litzateke gure Olentzero. Beharbada hemendik mende batzuetara, beste planetaren bateko izakiek kontatuko dute nola heldu zen Lurra izeneko planetatik hommo sapiens espezieko azkena gizakien galeraren berri emanez, eta berari kantatuko diote, guk egun egiten dugun bezala. Horra, horra, gure Olentzero.

UK aldizkariko 73. zenbakian (2004 Abe 20) argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun