Jendartea 2005-01-13 22:23

EAEko Auzitegiak Barrikabasori buruz hartutako erabakia helegingo du Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri
Barrikako kostaldeko 65 hektaretako lur-eremuan eraikitzea ahalbidetzen zuen erabakia baliogabetu zuen, duela hilabete inguru, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetarako Aretoak. Oraingoan, berriz, Espainiako Auzitegi Gorenean aipatu epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztea erabaki du Bizkaiko Foru Aldundiak. Hurrengo egunotan emango dituzte horretarako pausuak.
Barrikabaso izenez ezaguna den inguruan, San Telmo eta Muriola alderdietan alegia, 85 txalet eta babes ofizialeko dozena bat etxebizitza egitea aurrikusten dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Barrikako Udalak. Eraikitzeko baimenak emanda daude jada. Auzia dela eta, sei urte luzez ibili dira aurrez aurre Txipio Bai elkarte naturista eta erakunde horiek.

Gaiaren inguruko berriak:

Barrikabason ezin daitekeela eraiki ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak (2004 Abe 29)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa