Gaztea izatearen delitua - Nahikari Ayo / Bertsolaritza irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 14a, 21:19
Ba bai, gaztea izatea delitua omen da XXI. mendean. Edo behintzat, hori da Madriletik helarazten zaiguna azkenaldian. 42 gazte auziperatuta daude Jarrai-Haika-Segi sumarioan. Terroristak omen dira denak eta denak euskaldunak... Uste dut euskaldun oro garela terrorista. Bai, bai, irakurri duzuena. Hemendik kanpora zoazenean, galdetuko dizute ia “de la ETA” zaren. “Bai, noski de toda la vida” erantzun dut askotan. Baina zer uste dute?
Euskal esparru guztiak ukitu dituzte Madriletik: kultura, politika, hezkuntza... bururatu zaien guztia. Euskaldunak gogorrak gara eta ez dira gure gainetik pasatuko! Burugogorrak izatearen fama daukagu eta arrazoia dute. Zerbait sartzen zaigunean buruan, egingo dugu kosta ala kosta.

Askoz gehiago ez dago esateko honi buruz. Esperantza daukat ia egunen baten hau guztia konpontzen den. Galtzen den azkena da itxaropena, baina... batzuek galduta dute aspalditik.

Nire elkartasun guztia auziperatuta dauden gazteei. Jo ta ke!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun