Italiako Giroan egongo da aurten Roberto Laiseka

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 16a, 20:48
Euskaltel-Euskadi taldeak gaur jakinarazi du zeintzuk izango diren maiatzaren 7tik 29ra bitartean bere historiako lehenengo Giroa jokatuko duten txirrindulariak. Euskal taldearen buru Haimar Zubeldia eta Samuel Sanchez izango dira, Julian Gorospe kirol zuzendariak taldearen aurkezpen ofizialean aurreratu zuen moduan. Besteak beste, Gernikan jaio baina aspaldidanik Algortan bizi den Roberto Laiseka egongo da Italiara bidaiatuko duen taldean. Bizikletaren munduan, Punta Galea taldean izan zituen hastapenak.
Unai Etxebarria, Gorka Gonzalez, Alberto Lopez de Munain, David Lopez, Gorka Verdugo eta Joseba Zubeldia txirrindulariak dira Euskaltel-Euskadik itzuli italiarrean aurkeztuko duen taldea osatuko duten gainontzeko txirrindulariak.

Euskaltel-Euskadik lehenengo aldiz jokatuko du Giroa, UCI Pro Tour egutegiaren konpromisoak behartuta. Lasterketa honetan lehen aldiz parte-hartzeak zalantzak sortu arren, Gorosperen gizonek lan ona egitea eta lehen postuetatik gertu egotea espero dute, aurten lehen aldiz jokatuko baitituzte hiru itzuli handiak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun