Legeak bihotzarekin - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 22a, 19:22
Joan den astean, otsailaren 15ean, Hungariako errumaniarren eskubideen defendatzaileek “Ijito ekintza” jokoa Internetetik kentzea lortu zuten. Joko honetan Hungariako ijito guztiak arma ezberdinekin hiltzea zen helburua. Egun batzuk lehenago, Europa erdiko eta mendebaldeko zortzi gobernuk (Hungaria barne) Sofian kongresu bat egin zuten, non ijitoen kontrako bazterkeriari buruzko lege bat egin zuten.
Ijituak dira gutxiengo etnikorik handiena Europan eta askotan jasaten dituzte horrelako diskriminazioak. Arazo handiak izaten dituzte osasun-zerbitzuak, lana edota hezkuntza lortzeko. Horren kontra egiteko izan zen Bulgariako kongresua eta abiapuntutzat Europako konstituzioaren 1.artikuluaren 2. pasartea hartu zuten, zeinean arraza guztiak eskubide berdinak dituztela esaten da.

Kasu honetan, legea betetzea ongi dago, gizatiarra delako, nahiz eta askotan ez den betetzen. Beste batzuetan, legea betetzen da, giza izaera alde batera utziz. Horregatik, zoriondu nahi nuke “Bihotzarekiko instituzioengatik” leloarekin Durangon egin zen manifestazioa.

Herrian bizi eta bere senarrak hil zuen Guatemalako emakumearen seme-alaba biak elkartzea zuen helburu mobilizazioak. Andrak bikotekideak egindakoj tratu txarrak salatu zituen askotan eta, zerbait gertatzen bazitzaion, seme-alabak Sandra izeneko bere lagun minarekin, bizi ahal izatea eskatu zuen. Aste batzuk beranduago, urtarrilaren 15ean, senarrak emakumea hil zuen, umeen aurrean.

Amaren eskaerari kasu egin gabe, bi umeak umezurtz-etxe batean daude sartuta eta banatuta gainera. Hain zuzen ere, horregatik erabaki dute mugitzea Durangoko biztanleak, bi umeak berriz ere elkartea eta amaren lagunarekin Durangon bizitzea lortzen duten. Ea horrelako gehiagotan egiten diren!!!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun