Zarama tasak %86 egingo du gora, zelako astakeria!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 1a, 10:56
Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Ez dut ulertzen nolatan zarama tasa %86 igo duen Getxoko Udalak. Milaka getxoztarrek ordaindu beharreko gehiegizko diru hori nora doa?. Udal lengileren baten poltsikoetara? Astakeria da zarama tasa horrenbeste igotzea. Dagoeneko zaila izaten zaie udalerriko gazteei pisua alokatzea, garestiegiak daudelako. Horretaz gain, nola ordainduko dituzte udal zergak, jatekorik ere ez badaukate?

Gurasoen kabia uzteko aukerarik ez zaie uzten 20 eta 30 urte bitarteko getxoztarrei, funtzionario edo enpresa-gizon sartu beharko dira eta, behintzat, hori erraza balitz? Beste udalerri batera alde egitea edo aita-amen etxean 50 urtetara arte geratzea baino ez zaie geratzen.

Udal zergen igoera salatzeko kalea hartu beharko genuke getxoztarrek. Ez dakit mandatariek lo egongo diren, baina jendea gero eta haserreago dago. Noraino helduko dira, alkatea dimisioa!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun