Gutuna Aranjuezetik - Endika Lejarzegi, Pagoa Zulueta eta Aimar Hidalgo bertako euskal preso politikoen izenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 1a, 14:05
Urtarrilaren 4an Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hasitako txandakako itxialdian Aranjuezeko presoei heldu zaigu lekukoa; Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako zenbait kartzelatako 159 kidek egingo diogu uko patiora ateratzeari martxoaren 5etik 14ra. Azken txanda da gurea.
Lehenago ere hamaika borroka eginak dira Euskal Presoak, dispertsioa salatzeko, kartzelako murrizketei aurre egiteko, iritzia plazaratzeko... Borroka dinamika iraunkor hau azken bi urteotako eztabaidaren emaitza da, itxialdien bidez hasiera eman dioguna.

Gure oinarrizko eskubideen errespetua (ikastekoa, euskaraz komunikatzekoa, osasun zaintza duina izatekoa, tratu txarrik ez jasotzekoa...). Euskal Herriratzea eta gure status politikoa aldarrikatzen ditugu. Zentzu eta modu horretan egingo diogu gure ekarpenik emankorrena Euskal Herriaren askapen prozesuari. Aldaketa politikoaz eta bakerako aukeraz hitzegiten den garaiotan, Presoon hitzak eta iritziak bere tokia izan behar du eztabaidan, bestela ez baita irtenbiderik izango. Historikoki, preso politiko bezala bereizi gaituzte Estatuek, baina onartu gabeko tratamendu berezi hori txarrerako erabili dute, eskubide oinarrizkoenak ere urratuz. Gatazka konpontze bidean jarriko bada, gure izaera politikoaren errekonozimendua modu positiboan izan dadin lortu behar dugu; status politikoa.


Esan bezala hasiera da hau. Euskal Herriak behin baino gehiagotan egin du Presoen eskubideen alde eta sentsibilitate hedatu hori berpiztea ezinbestekoa izango da bakea eraikitzeko. Gu geure ahalegina egiteko prest gaude eta egin egingo dugu. Izango du bakoitzak bere apurra emateko aukera.

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oihu@ agerkari elektronikoaren bitartez helarazitako gutuna
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun