"Txapi"ren bertso berriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 5a, 23:19
Galder Bilbao “Txapi”k bertso sorta berria bidali die Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimendukoei, Soto del Realeko espetxetik eta oihu@ agerkari elektronikoan argitaratu dute eurek: EPPKren borrokaldian egindako itxialdiaren kronika, Gure lehendakariak izenekoa, Urtzi Muruetarekin izandako bertso gutun harremana, "Ibarrespetxe" Espainiar parlamentuan, Aralarreko kide bati idatzitakoa eta Xabi Gojenola Haika-Segi auzian epaituari idatzitakoa.
Bertsook hemen dauzkazue, irakurtzeko…

Soto del Realen itxialdia. 5. txanda: otsailaren 13tik 22ra, 2005. urtea. EPPK borrokan ‘05

1
Urtarrilak hiruan da data
ekimen bat da jaioa
protesta eta borrokentzako
bertsoa ez da arerioa
boligrafoa eskutan hartuz
bizipenen jarioa
gertatutakoaren kronika
bertsotan diarioa

2
Isolamendu ta bakartzea
da ezarri digutena
gatazka honen izenburuak
politikoa du izena
eztabaidan guk parte hartzea
da ziurtatu behar dena
izugarrizko sintesia eginez
hori da aldarrikapena

3
“No vamos a salir de la celda
le digo a usted funcionario”
desde la mañana la tensión
se repetía a diario
“entiendalo políticamente,
yo no soy ningun sicario”
de grandes protestas y de luchas
nuestro pueblo es muy sabio.

4
Itxialdi bat txandaka eta
ziega itxita atoan
Valdemoro, Puerto, Almeria,
Fleury ta Brieva gogoan
hamar hamabost ta hogeitabi
kartzela urteak ahoan
zer izan daiteke hamar egun
hainbeste urteen alboan?

5
Nahiz ta hitz politekin atondu
sufrimendua ezin buka
talantedun dispertsatzaileeri
nahi nieke egoera truka
zazpirehun kide baino gehiago
oihuak beraz ehundaka
entzundako ahots bakarra zen
funtzionarioen zaunka

6
Ezagutzen dut kalean dagoen
uso muble ta bixigu
menpeko edo menperagaitza
askatasunean gatibu
beti norbaitek zirrikitua
erakutsi egin digu
gutunak bidaliz ta irakurriz
leihoa ireki egin zaigu

7
Olinpiadetako marka denak
txaboloan ditugu hautsi
berdin zitzaigun kanpo aldeko
elur euri edo eguzki
flexioak ta abdominalak
kirolaz gorputza busti
egiteko aukera izan dugu
pixkat kirola ta guzti

8
Egoera berriei nolabait
jarri behar zaie arreta
aurreikusiz eta moldatuz
danerako dago beta
gorputza nekatuta badago
erabili hamaika treta
lokuluxkadak ere izan dira
merezi genitun eta

9
Hogeitalau ordu txaboloan
eguna inoiz ez da motza
gainera kanpoko mendateetan
ta literan dago izotza
berotasunak dirudienez
aurkeztu du bere lotsa
ez dakit nola jasaten duten
otsoek horrelako hotza

10
Aspaldi ez dugula ezagutzen
bertsotan gai librerik
baina sortak ateratzen dira
bata bestean atzetik
kartzela hontan gu izan gara
hamar egun txapaturik
horren ondorioz hartzazue
hamar bertso askaturik

2005. urteko otsailan, itxialdian, Soto del Realen

p.d.
Bete beteta dago
indar erreserba
prestaturik be gaude
jasateko zerga
janariari buruz
izango da berba
oraindik falta zaigu
egin gose greba


Gure lehendakariak

Bertsolari Elkartera
banoa deitzera
Lazkanok erein duen
bidea aipatzera
presidente berria
Murua lanera
Gobernu baskongadon
hautatzear berbera
bada nahiko aldea
batetik bestera


Kideen arteko "bertso jokua": Urtzi Muruetari, Frantziar kartzeletan

Zure bertsoa irakurri dut
bueltan doana ez da txarra
patio arrotzetan hor gabiltza
erakusten gure garra
nik zuzenbide, zuk EGA atara
ordun izango da farra
bitartean futbol-sanbarekin
izanez pixkat makarra
benetan merezi dugu eta
joan ateratzen gabarra


Gutunetan barrena “bertso atala”: Aralarreko kide bati

1
Herri guzti bat borrokan dabil
nola liteke bestela?
askea eta burujabea
argi da izan nahi duela
lapikoa pil-pilean dago
Madril aldean epela
badirudi politika mailan
mugimendua dagoela.

2
Autodeterminazio hitzak
beldurrak sortu ditzazke
kartzela, ilegalizazioa
Apartheid-a bere truke
kontua ez da: bozkak lapurtu,
norberak sakela bete.
Esan eidazu zure eustetan
zer aportatu daiteke?

3
Atzean utzi egin genuen
gure askatasun kutuna
eguneroko ogia da ta
ideiak jaso du isuna
iragana ezagutzen dugu
gelditzen da lan txukuna
politika fikzioa eginez
nolakoa da etorkizuna?


Eskubide zibil eta politikoak ba al zeudek euskaldunontzat? “bertso jokua” Xabi Gojenola auzipeturatuari

1
Kontsultara sartzeko nengoen
kartzelan betikolez zai
gu pertsona izatea baino
dirudigu ur gabeko arrai
bazterrak astintzen ta bustintzen
beti borrokan gaude blai
zu ta biok gero joxerrakin
tertulitxoan eginez jai
dentistan elkartu egin ginen
eta bertsoekin Jarrai

2
Peceran burutu egin zenuten
audientzian guztiok zita
egunkaritan legitu dugu
sortu egin zen ika-mika
sasiagintari lagun asko
hortik agertu zen baita
esaera zaharrak batu egin leikez
aurkitu daitezke hamaika
Mikel Laboak zion bezala
jeiki adi mutil Haika

3
Kontextu politikoa dirudi
inoiz ez dagoela ateri
bizitza zail hontan tokia zaigu
izatea beti azeri
gezurra nagusi den mundu hontan
estalirik bainbat egi
horregaitik prest izan zak beti
belarriak ta bi begi
Algortako estiloa ikasi
ta zirikatzaile Segi

Galder, Soto del Realen, inoiz baino askeago!!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun