Otegi, lehendakari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 11a, 21:28
Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Apirilaren 6an, asteazkena, 19:30ean Batasuna taldeak Algortako San Nikolas plazan mitin bat zeukan deituta. 19:00etatik plaza "beltzek" hartuta zegoen mitin hori, haien arabera, ilegalizatuta zegoelako. Joserra Etxebarria eta Rafa Diezek Ertzaintzako bi arduradunekin ordu bat inguru hizketan eman eta gero mitina hasi ahal izatea lortu zuten.
Lehenengoz, Joserra Etxebarria aritu zen eta horren ostean Rafa Diez. LABeko idazkari nagusia berba egiten ari zela, Euskal Herriaren aldeko oihuak eta hainbat "Gora ETA!" entzun ziren. Bat-batean, Ertzaintzak argia eta soinua kendu zituen, baina Rafa Diezek jarraitu zuenez, hauspo onekin, ertzainak erasotzeko gogoekin gelditu ziren. Horregatik, Diezek bere hitzaldia amaitu baino lehen, gaizkile baten moduan heldu eta kioskotik jeitsi zuten, inguruko jendetzak horretan ziharduten ertzainei txistu egiten zien bitartean.

Zer egin behar dugu eukal herritarrok adierazpen askatasuna edukitzeko? Lortuko da noizbait Euskal Herriaren autodeterminazioa?

Ondorioa: ezker abertzalea ilegalizatu digute guztiok terroristak garelakoan daudelako. Baina, ez al dira haiek terroristak? Aurrera jarraitu behar dugu Euskal Herria independientea lortzeko. Arnaldo, lehendakari. Ibarretxe eta jelkideak, dimisioa orain!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun