Gabarra neskentzat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 16a, 22:21
Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Ezer baino lehen, zorionak Athleticen neskei! Hirugarren aldiz jarraian liga lortzeagatik. Ezin dugu ulertu zergatik neskak, liga irabazi eta gero, ezin diren ibili gabarran, eta talde nagusiak bakarrik erabili ahal duen. Nor konbentzitu behar dugu neskak gabarran ibiltzeko? Zuzendaritza-batzordeko erabakia al da? Hala bada, alda dezatela, ehun urtetik gorako klub honen taldeek eduki beharko lukete eskubidea gabarra erabiltzeko.
Ondorioa: Iñigo Juaristiren neskak kezka ez daitezela, guk jarraituko dugu taldea babesten, indargabetu arte. Aurrera jarraitu behar dugu, azkenean denon sostenguarekin lortuko dugu.

Aupa neska txapeldunak, kopa lortu arte!

Iñigo Juaristiren nesken omenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun