Gerrak eta monarkia - Mikel Carramiñana / Mediaberri.com-eko koordinatzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 18a, 12:32
II. Mundu Gerra bukatu eta 60 urte igaro direnean, bakearen utopian bizi denik ez dago mundu honetan. Eskerrak hondamendia berriro ez errepikatzeko asmoz, erakundeak eta itunak sortu zituztela, eskerrak mendebaldeko demokraziak ekialdeko mehatxu gorriari garaitu zitzaiola eta eskerrak, zergatik ez, azken 60 urte horietan indarrean egondako hainbat diktadura desagertuak direla, aliatuen eskusartzerik gabe bada ere.
Espainiako Guda Zibilaren galtzaileak diktadura militar baten mendean utzi zituzten mundu gerrako garaileek, eta Frankok, buruhauste handirik gabe, demokraziaren mundu berri horretan lekua aurkitu zuen. Historiaren kiribilak etengabe jartzen ditu aurrez aurre haren protagonistak, eta hamarkadak pasa arren, askok oroimena badute. Duela haste batzuk, Frankoren estatua erraldoi bat kendu zuen Espainiako Gobernuak Madrilen. Jende andana kaleratu zen ‘kaudilloa‘ azken aldiz goresteko eta kazetariek itaundutako gazte -30 bat urte- batek zera esan zuen: "Frankok gauza on asko egin zituen Espainiaren mesederako eta espainiarrek ezin dute ahaztu egungo erregea Frankori esker dagoela dagoen lekuan".

Eskuindar baten hitzak izan arren, egia borobila madrildar horrena. Aste honetako albiste nagusiena bilakatu duten Asturiasko Printzeen haurdunaldiak historiarekin duen hitzordua laga ezin duela, azpimarratu beharreko kontua da jaiotzera doan haurra Frankori esker izango dela ere estatu burua, zuzenbideko estatu demokratiko baten burua, herritarrek nahitaez onartu beharko duten arren.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun