Goi klerigoaren bisita - Unai Garate / gidoigilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 18a, 12:47
Udaberria, udaberria heldu zaigu behingoz, neguko tunelak utzi dizkigun hainbat gertakizun makalak izan ez badira ere. Luzea izan da bai, aurtengo tunela, hotz eta luzea.
Carol Wotzilak, amore eman zuen neguarekin bat, eta berak utzitako estelak ikustarazi digu zenbateraino galdu dugun norabidea mendebaldekook. Bere gorpuak, erdi hil, erdi bizirik zegoeneko garaian baino zarata gehiago egin du, eta eszeptiko batzuk mendeen poderioz gauza batzuk deusere aldatu ez direla konturatzeko oportunitate berri bat izan dugu. Ratzinger, seguru gainera, Euskal Herrira etortzeko irrikitan egongo da, non “terroristek” gizartea mehatxatzen duten 150.000 botorekin hauteskundeetan (astakeri halakorik ere!), non aurtengo hauteskundeetan europako herririk zaharrenak, euskaldunon herriak, demokraziari listua bota dion, batzuen ustetan, eta non munduko bakailu piper bete onenak dasta daitezkeen ere, “terrorismoarenaz aparte” –segun eta zein jatetxean jakina!, esango lukete aurreko guzia erran duten berberek–. Bai, nola ez, etortzeko irrikitan egongo da Aita Santua, plater erakargarrigorik ba ote? Imagina ditzaket bere hitz txukun eta aldi berean arioak, euskalduna jauregitik zuzenean; “euskaldun maiteak, zoragarria zeuen lurra, zoragarria zeuen pier beteak, baina zerbaiten premian zaudete, bakearen premiaz alegia, Jainkoak bidali nau hona, zeuentzat bakea eskatzera, bakea falta duzue”...

Demontre! zein arina dein Jainkoa, eta Aita Santua bera ere, ez zaigu sekula halakorik okurritu euskaldunoi, esker mila hitz jakitun horiengatik goi klerigoa, eta “El Mundo” periodikuaren titularra: “El cardenal Ratzenger señala a Batasuna como responsable de la pobreza en el mundo”... zera, betiko komeriak gurean, mendebalde honetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun