Ertzaintza dagoeneko Igeltsera gaztetxean sartu egin da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 24a, 10:22
Goizeko 7:00etan sartu da Ertzaintza Igeltsera gaztetxearen barrura, 07:45ean Mecanica de la Peña lantegi zaharrean goizeko txandan sartzekoak ziren Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladako kideek UKBERRIri telefonoz jakinarazi diotenez. Gazteen arabera, ertzainen presentzia oso handia da Igeltsera industrialdean eta gaztetxearen barruan. Gazte asanbladako kideen esanetan "erresistentzia pasiboa" erabili dute gaztetxearen barruan zein kanpoan zeuden gazteak eta orain jende gehiago kontzentratzen ari da Igeltserako inguruetan. Oraindik ez da jakina gaueko txandan zenbat kide zeuden ezta sarrera zelan burutu den. Era berean, SUGAkoek ez dute uste atxiloturik dagoenik eta Uribe Kostako gazteria bertaratzeko deitu du "erasoaren" aurrean protesta egiteko. Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikina apirilaren 16an okupatu zuten eta hilabete bat beranduago berau 24 ordutan uzteko agindua jaso zuten gazteek. Ordutik hona Ertzaintza hainbat aldiz hurbildu da baina desalojatzeko agindu gabe.
Gaiaren inguruko berriak:

Kanporatzeko aginduaren epea pasatuta bere egitarauarekin jarraitzen du Igeltsera gaztetxeak (2005 Mai 19)

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak Igeltseran tinko jarraitzea erabaki du (2005 Mai 18)

Igeltserakoek gaztetxea uzteko agindua jaso dute orain dela ordubete (2005 Mai 17)

Gazte asanbladak Sopelan prentsaurrekoa ematen ari zen bitartean, Urdulizen gaztetxean sartu da Ertzaintza (2005 Api 29)

Sopela eta Urdulizko gazteok proiektu berria daukagu, Igeltsera gaztetxea (2005 Api 29)

Igeltsera gaztetxerako proiektua ostiralean aurkeztuko du SGAk (2005 Api 27)

Alde egiteko agindua jaso dute Mecanica La Peñan sortutako gaztetxekoek (2005 Api 23)

Txukuntzeko lanekin jarraitzen dute Mecanica La Peñan zabaldutako gaztetxean (2005 Api 17)

Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua (2005 Api 17)

Sopelako Gazte Asanbladak Mecanica La Peña lantegi zaharra okupatu du Urdulizen (2005 Api 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun