Lemoizen asteburu osoan ospatuko dute Euskararen Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 29a, 14:11
Abenduaren 3an izango den Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ostiral arratsaldetik aurrera egongo dira aurrentzako jarduerak Lemoizen. Horrenbestez, Kulkik antolatutako herri kirolek eta baserriko jolasek emango diete hasiera, 18:00etan, ospakizunei. Bi orduz edukiko dute ondo pasatzeko aukera neska-mutilek, Armintzako pilotalekuan. Larunbaterako, berriz, saio bikoitza prestatu dute: 12:00etatik aurrera, “Ilargiaren lapurra” ipuina kontatuko du Rosa Mª Martinezek, Armintzako kultur etxean; eta 18:30ean, "Amama Pantxikeren altxor ezkutua" lana antzeztuko du pilotalekuan Zenbat Gara elkarteak. Azkenik, Euskararen Eguna ospatzeko, jolas parkea (ludoteka, mini golf pista, trebetasunen zirkuitoa...) jarriko dute frontoian, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Argazkia: umeentzako jarduerak izango dira asteburu osoan Lemoizen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun