Urtarriletik aurrera egunero bi orduz emitituko du PTBk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 20a, 13:42
UK aldizkariaren 111. zenbakian jakinarazi dutenez, urtarrilean hasiko dira Plentzia Telebistaren emisioak, Nerea Ibargurengoitia, Edurne San Pelayo eta parte hartu nahi duten herritar guztien eskutik. Bi orduz emitituko dute egunero eta programazioa hiru atal nagusitan banatuta egongo da. Alde batetik, kirolak: honetan, herriko taldeen denboraldien errepasoa eta partiden erretransmisioa izango dira nagusi. Bestetik, "Atzokoak gaur" saioa, antzinako kontuak gogora ekarri nahi dituztenentzat. Honetan, berreskuratutako 3.500 grabazio orduak ipiniko dituzte ikusgai. Gainerako denbora, ekoizpen propiorako izango da: erreportajeak, informazio lagungarria eta saio bereziak. Argazkian, Plentziako irudi bat.
Hiru dira proiektu honen helburu nagusiak: euskararen normalkuntzan laguntzea, herritarrei ikus-entzunezkoen mundurako sarrera erraztea eta herri-komunikaziorako erreminta egokia sortzea. Hori dela eta, parte hartu nahi duen edonorentzako zabalik ditu ateak PTBk, kolaboratu zein ezagun egin nahi diren guztiei. Harremanetan jartzeko: 94 677 33 04 / ptb[a bildua]euskalnet.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun