Guatemalarako kooperazio egitasmoa prestatzen dabiltza Berangoko gaztelekuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 29a, 19:36
Berangoko gaztelekuan abendutik daramate lanean Guatemalarekin kooperazio egitasmoa burutzeko, Erdialdeko Amerikako herrialde honetako ama gazteei laguntzeko asmoz. Ahaleginean PTM Mundu Bat gobernuz kanpoko erakundearen laguntza ari dira jasotzen, eta 13 eta 18 urte arteko 10 neska-mutil dabiltza esku hartzen, gehienak neskatoak. Egitasmoaren ardatzak finkatu eta diseinatzen ari dira une honetan. Horretarako ostegunero elkartzen dira gaztelekuan, arratsaldeko 18:00tan. Bertan eztabaidatzen dituzte helburuak eta finantzazioa lortzeko moduak. Gazte berangoztarrek herri guztiak parte hartzea nahi dute, beraien adin bereko gazteak batik bat, “egitasmoaren motorea” hori dela uste baitute. Argazkian, lankide boluntario bat Guatemalan / UNEX.
Berangoko gaztelekuko kideek behin eta berriz azpimarratu dute “kontua ez dela Guatemalarako dirua biltzeko modua aurkitzea bakarrik. Gazte hauek lankide boluntario bilakatu nahi ditugu, herrialdearen behar eta errealitatea ezagutu eta beharrezkoa bada bertara bidaiatzeko”.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun