Asteazkenean Gazte Martxaren aurkezpena izango da Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 23a, 13:08
Gazte Martxaren aurkezpena izango da martxoaren 28an, asteazkenarekin, Berangon. Arratsaldeko 7:30ean izango da hitzordua Berangoetako kultur etxean. Bertan, apirilaren 6, 7 eta 8an Untzagatik Laudiora joango den Gazte Martxaren nondik norkakoak azalduko dituzte: prezioak, ibilbidea, garraioa, bitartekoak... Gogora dezagun, hiru egunetarako bonoak 33 euro balio duela eta azken egunerako sarrerak 15 euro aurretik eta 18 euro bertan. Animatu eta Gazte Martxaren aurkezpenera etorri! Gure izarra, independentzia!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun