Garairen bikotekide ohia presionatu izana gezurtatu dute atxilotu zuten ertzainek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 25a, 23:09
Duela bi urte Aintzane Garai 26 urteko barrikoztarra ustez bortxatu eta hil zuen Mikel H.B. gaztearen kontrako epaiketaren bigarren saioa izan da asteazken honetakoa Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Atzo kontrakoa esan bazuen ere, gaur akusatua presionatu izana ukatu dute bera atxilotu zuten ertzainek. 20 bat polizia agentek deklaratu dute eta guztiek ezeztatu dute Garairen bikotekide ohiak atzo esandakoa. hasieran hilketa bere gain hartu izana zuritzeko: ertzainek azaldu dute M.H.B. hasieratik izan zela susmagarri, eraildako neskatoarekin izan zuen hitzordua estaltzen saiatu zelako. Neskatoaren gorpua agertu eta gero, bikotekide ohia atxilotu zuten eta, gorpuari oraindik autopsioa egin ez bazioten ere, egin zizkion zauriak argi eta garbi azaldu zituela esan dute. Argazkian, ikurrina haga erdian eta xingola beltzarekin Barrikako udaletxean, Garairen gorpua agertu eta berehala.
Bere aldetik, ikerketan eta izapideak egitean irregulartasunak izan zirela salatu du akusatuaren abokatuak. Gainera, atxiloketa egin eta aste batzuetara agente batek gizonaren emazteari hainbat aldiz deitu ziola jakinarazi du.

Gaiaren inguruko berriak:

Aintzane Garai hil izana ukatu du bikotekide ohiak (2007 Api 24)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun