Bost egunez luzatuko dira Armintzako Karmen jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 12a, 23:08
Txupina botaz eta txosna zabalduz eman diete hasiera Armintzan, arratsaldeko 7etan, astelehenera arte luzatuko diren Karmen jaiei. Herri triatloiaren ostean (19:30), berriz, otarrain gozoa dastatzeko aukera dute orain bertokoek, indarrak hartu eta, herri txikiteoan eztarria bustita, txosnan izango den musikaldiarekin dantzan eta algaraka aritzeko. Armintza arrantza-herria denik ezin da ukatu: sardin erreekin sabelak beteko aukera izango dute, arratsaldero, portuan batzen direnek. Karmen egunean, berriz, itsasora irtengo da prozesioa, lore eskaintza egiteko, ohiturari eutsiz. Baina, azken urteotan bertara kanpotarrak erakarri dituen ekitaldia, duda barik, Txapel Reggae ekitaldia izan da. Larunbatean, Skasak, The Tostones, Eclipse Reggae, La Familia Iskariote eta Akatz Reggae Band taldeek emango dute kontzertua, 23:00etatik aurrera. Argazkia: Lemoiz.net.
Hona hemen egitarau osoa:

Uztailak 12, osteguna

19:00 Txupinazoa eta txosnaren irekiera.
19:30 II. Herri Triatloia.
20:30 Otarrain jan herrikoa.
21:00 Txikiteo herrikoia.
22:30 Musikaldia txosnan.

Uztailak 13, ostirala

12:00 Umeentzako jolasak / Gaztelu puzgarriak.
13:00 Herri txikiteoa.
16:00 Gaztelu puzgarriak.
17:00 Tortilla txapelketa.
20:00 Sardina jana herrikoia txosnan.
21:30 Gau tematikoa. (Gaia: Erromatar Inperioa)
22:30 "Matxakaoen" III. herri txapelketa
23:00 Hakker taldearekin dantzaldia.
00:30 Mozorro eta tortilla lehiaketen sari banaketa.
01:00 Patata dantza.
03:00 Tanga eta galtzontzilo lasterketa.

Uztailak 14, larunbata

12:00 Umeentzako zirku tailerra.
13:00 Herri txikiteoa.
18:00 Mus txapelketa perulorekin.
20:00 Sardina jan herrikoia txosnan.
23:00 Txapel Reggae 2007: Skasak, The Tostones, Eclipse Reggae, La Familia Iskariote, Akatz Reggae Band.

Uztailak 15, igandea

13:00 Herri kirolak portuan.
13:30 Herri txikiteoa.
17:00 Umore rallya.
18:00 Tute txapelketa.
20:00 Sardina jan herrikoia portuan.
21:30 Playback txapelketa.

Uztailak 16, astelehena

13:00 Karmengo Amaren ohorez eskainitzako meza.
13:30 Bizirik dirautenentzako herri txikiteoa.
17:30 Itsasora prozesioa eta lore eskaintza.
19:00 Ur jolasak.
20:00 Sardina jan herrikoia txosnan.
21:30 Otarrainaren zozketa.
22:00 Txokolate jana eta azken traka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun