Fredi Paya: "Nafarroako bizkaitarrok"

Bizkaitarrok, gainerako euskaldunen moduan, sekula ez diogu nafar izateari uko egin. Ez ginen, espainiar historiografiak dioen eran, nafar orbitatik gaztelar orbitara igaro, kometa herrarien gisara. Hamarkadak behar izan zituen konkista militarraren bidez bihurtu gintuzten espainiar. Une egokia hautatu zuen Alfonso VIII.a gaztelarrak. Nafarron erregea Marokon zen armadaren zati handi batekin (gaztelar, aragoar eta frankoei aurre egiteko aliantza posible bakarraren bila), aragoarrek Erronkaritik erasotzen zuten eta mendebaleko mugak defendatu behar zituzten zenbait buruzagi militar aurrez erosiak zituen. Lurralde autonomo baten kudeaketa (foruak) eta euren familiarentzako ondasunen truke (feudalismoa) saldu zen Lopez de Aro leinu urdaibaitarra. Oinaztar izena hartuko zuten beste jauntxo traidore batzuekin batera. Zeintzuek gaur egun ere erabaki hark gure herriari, zenbait esparrutan, ekarri omen dion aurrerapena laudatzen jarraitzen duten. Gertakari haiek gugan eragiten jarraitzen dute. Argazkia: Koska irratia.

Horregatik gonbidatzen zaitut bihar goizeko 11etan Bilboko Arriagan batzera. Bizkaia munduaren hasiera eta amaiera dela uste duten abertzale burukarratuen gotorlekuan. Malmasineko gaztelua zenaren ingurura joan eta gaztelarren aurka euskal estatua defendatu zuten gudari bizkaitarrei gorazarre egitera. Berdinak direlako guretzat egungoak, 36koak zein 1199koak.

Izan ginena onartzen ikasi ahala baino ez gara izango izan gura duguna.

Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun