UK martxa 2007: "Aner, Lander, Mikel, Joseba, Josu, Txomin, 'Gorrion'... merezi duzuelako"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 22a, 15:39
Eraman zaituztete. Zuekin batera gu ere eraman gaituzte. Amorrua, oinazea, gorrotoa sentitu genuen zeuen izenak entzutean, zeuen atxiloketak ikustean. Zoritxarrez, ez zarete lehenak ezta azkenak ere izango. Baina jakin, zeuen hutsunea nabarmena dela eta soilik zeuen askatasunak horrekin bukatuko du. Oraingoan ere, gogor kolpatu dute euskal gazteria, herri honen alde aritzen den gazteria. Boteretsu ahalguztidunak beldur dira, beldurra diote gure proiektuei, gure eraldaketa ahalmenari, gure garaipenari. Eta beldur horren adierazpide dira zeuen atxiloketak: estatuek euren aparato errepresibo bortitzenak jokoan jarri dituzte. Ezker abertzale eta era berean euskal gazteria suntsitzeko asmoz, baina, guk adin ondo badakite ez dutela inolaz ere lortuko, beti egin dugun bezala berriro ere altxatu egingo gara. Argazkian, gazte martxaren burua Erandion, pasa den larunbatean.
Altxatuko gara, kapitalaren izenean Amalurra suntsitzen dutenen aurrean, herri honen eta gazteon eskubideak saltzen dituztenen aurrean, pertsonez askez osaturiko herri askea lortu arte, gure ametsak egi bihurtu arte.

Sistema honek gurekin bukatu nahi du, guk gazteok etengabe gaur egungo sistema kolokan jartzen dugulako, badakigulako beste errealitate bat posible dela eta hori erdiesteko prest gaude. Aner, Lander, Mikel, Joseba, Josu, Txomin, "Gorrion"... zuek guztiok merezi duzuelako, herri honek merezi duelako.

Horregatik, hemen jarraituko dugu sistema hau apurtzen, sistema akatzen, errespetuan eta benetako justizian oinarritutako gizartea eraiki arte, non herri honen eta herritarren eskubideak errespetatuko diren, beste errealitate bat non zuek gure ondo-ondoan izango zareten, garaipena gurekin batera ospatzen.

2007ko Uribe Kostako gazte martxaren kideek pasa den larunbatean Algortan irakurritako gutuna
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun