Nahikari Ayo: "bataioa lau hizkuntza desberdinetan"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 24a, 22:16
Ez zaizkit zeremonia erlijiosoak batere gustatzen, baina beno, batzutan familiarekin konplitu beharra dago. Larunbatean Josu bataiatu zuten [Leioako elizan], Olaia lehengusinaren semea eta hara joan ginen aita, ama eta hirurok. 17.30etan hasi behar zen, baina apaizak ordu laurden lehenago sartzeko eskatu zigun. Zergatik? Entsaiatzeko abestiak! Lehen aldia hau gertatzen zaidana. Baina bereziena meza bera izan zen, lau hizkuntzatan egin baitzen: euskara, gaztelera, katalana eta ingelera. Bitxia ez? Ume baten gurasoak katalanak ziren eta beste batzuk ingelesak. Apaizak esan zuen bezala: zer gutxiago familia bakoitzaren jatorrizko hizkuntzan egitea baino? Oso ondo iruditu zitzaidan, baina atzerrira joango bagina berdina egingo lukete? Nahikari Ayok gaur Nire begietatik bere bitakoran argitaratua. Argazkia: Nahikari Ayo.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun