VIII. Indabada Herrikoia: "ilegalak? Ez, eskerrik asko"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 27a, 22:53
Gaur VIII. Indabada ospatuko dugu. 2000. urtetik ospatzen dogun jai hau, errebindikazioz beterik egon da. Badakigu milaka borroka dauzela aurrera eramateko. Iaz, adibidez, LZPren gaia hartu genuen ardatz nagusitzat. Aurton ere, lelo baten inguruan bilduko gara. Dakizuen moduan, pasa dan urteko indabada ilegaltzat hartu zuten, nahiz eta azkenean aurrera atara genuen danon artean. Horregatik, VIII. Indabada honen leloa "Ilegalak? Ez, eskerrik asko!" izango da. VIII. indabada hau, gazteonganako errepresioak zikindutako indabada bihurtu dabe. Azken egunetan, herri osoak ikusi duen legez, eurak pentsatzen dutenaren aurka doazenak ilegalak dira. Beste gizarte eredu batean sinesten eta honen alde borrokatzen dutenak ilegalak dira! Eta horrez gain, indabada bezalako ekitaldi-janari-jai herrikoiak prestatu gura dabezanak ere ilegalak dira. Ba guk ezetz esan gura deutsegu haiei! gu ilegalak? Ez, eta mila bider ezetz!
Herri osoa kolpatu dute. Herri osoa mindu eta beldurrez josi dabe. Getxo eta Berangon, seme barik, anai barik, auzokide, lagun edota herritar barik utzi gaituzte. Herriak gehien maite zituenak eraman dituzte gure albotik. Hemen beharko lukete gugaz indabada prestatzen, urtero lez. Hau dela eta, indabada berezi honetatik gure elkartasun eta besarkadarik beroena helarazi nahi genieke Aner, Lander, Txomin, "Degre", Joseba eta Josuri. baita ahaztu gabe atxiloketa hauen ondorioa sufritzen edo pairatzen duten lagun eta senideei.

Hemendik aurrera eta egungo egoera kontuan hartuz, inoiz baino garrantzi handiagoa du herri-mugimendu indartsu bat sortzeak, herriak bere boterea berreskuratzea, azken finean ilegaltzat jotzen gaituzten eta gure proiektuak ito nahian dabiltzanei erantzun sendo bat emotea.

Beste barik, eurei eskainia izango dela VIII. indabada hau eta animo Aner, Lander, Txomin, "Degre", Joseba eta Josu. Eutsi gogor, mutilak! Atxilotuak askatu! Atxilotuak Indabadara!

VIII. Indabada Herrikoiaren kideek gaur Algortan irakurritako komunikatua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun